Badakigu
ipar-amerikarra zarela, baina nork da Gabriela Sepúlveda?
Gabriela
Sepúlveda, musikarekiko pasio haundia duen 16 urteko neska bat da. Gabriela
Sepúlveda, bere ametsak lortzeko borrokatzen uzten ez duen neskatoa da.
Bizitzako esperientziek pertsona eta abeslari bezala hezten lagundu diotenez,
eskertuta dagoen neska da. Bereziki, eskertuta dago bere familia eta bere zaleei
bere ametsak lortzen laguntzen diotelako.
8 urte
zenituenetik, musikarekiko lotura daukazu, baina zer da zuretzako musika?
Musika hizkuntza
unibertsala da. Jendea musika entzuten duenean musika sentitu eta ulertzen du.
Musikak mugak apurtzeko, jendea biltzeko eta pertsonen sentimenduak aldatzeko
boterea dauka. Musikak edozein lekuko pertsonak konektatzeko eta istorioen eta
emozioen paseo bat ematera bidaltzeko boterea ere badauka.
Nola hasi
zinen musikaren munduan?
Gurasoek
musikarekiko kriston pasioa daukate. Aita musikaria da, amari abestea asko
gustatzen zaio. Beraz, musikarekiko maitasuna odolean daramat. Gurasoek musika gustatzen
zaienez, nire ametsa lortzen lagundu naute, bereziki amak. Ni oso txikia
nintzela hasi nintzen kantatzen, familiako bestetan. Selenaren abestiak
kantatu, txisteak kontatu eta sortu nituen lanak aurkezten nituen. Eszenatoki
batean abestu nuen lehenengo aldia, 8 urterekin izan zen; nire eskolako
talentuzko agerraldian izan zen. Geroago, tokiko kantuzko konkurtsoetan parte
hartzen hasi nintzen eta telebistako programetan parte hartzea lortu nuen.
Telebistako
programetan parte hartu duzu, nola izan zen esperientzia?
American Idol
XV (Amerikako idoloa
euskaraz), La Voz Kids (``Haurren´´ ahotsa), Sábado Gigante (Larunbat
haundia), eta Tengo Talento Mucho Talento (Talentua daukat,
talentu asko)-n parte hartu dut. Programa hauek memoria politak eta jende ona
ezagutu dut prozesuan. Eta, gehien bat, asko dibertitu naiz anitz gustatzen
zaidan zerbait egiten eszenatoki eder batean. Esperientzia hauetan, eta
desgastatzen duten erronka zailei aurre egin behar izan diet ere, baina aldi
berean eskertua nago hezteko aukera eman didatelako.
Programa
hauetatik baten bat lagundu dizu zure karrera finkatzera?
Bakoitzak eman
dit zerbait diferentea, ezin dut erran batzuk bertzeak baino gehiago eman
didatela. Denek lagundu naute hezten eta hobetzen. Karrera honetan ez da inoiz
ikasten uzten.
Hain gazte
izanda, nazioarteko mailan zure karrerari buruzko 30 artikulu baino gehiago
dauzkazu. Zer da hori zuretzat?
Honek
komunikabideetan nire lana eta musikari buruzko interesa dagoela erran nahi du.
Jendeari zer egiten dudan eta niri gehiago ezagutzea gustatzen zaiola
ere bai. Lan haundiarekin erreportaje hauek prestatzen dutenengandik sostengua
ematen didala, esate baterako zuek El Fiesta! Horregatik oso eskertua
nago zuetako bakoitzari zuen denbora, lana eta arduragatik. Xarmangarriak
zarete!
Jaialdi eta
ekitaldietan parte hartu duzu. Baten bat berezia kontsideratzen duzu?
Bat dago: Etxe
Zurian kantatzeko castinga bat egin nuenean, ikasle talde batek kantatu behar
zuen hor. Eskoletako ordezkapen eta EEBBetako Hezkuntza Departamenduaren
ordezkapen anitzekin parte hartu nuen. Abesteko aukeraz gain, batzarrean
ikasleen ordezkoa izateko aukera izan nuen.
Zer kontatu
ahal diguzu Mis primeras canciones (Nire lehenengo kantak)?
Disko hau aski
berezia da, nire haurtzaroaren oroimenak ekartzen didatelako. Disko hori 10
urterekin gurasoek nire zaleentzako zerbait grabatu nahi zuelako. Gainera, ni
haur nintzeneko oroitzapena da. Disko hau entzuten dudanean, ametsak hobetzeko
Gaby txikia aditzen dut.
Mis
primeras canciones (Nire lehenengo kantak) diskoan abestiren bat berezia kontsideratzen duzu?
Los laureles berezia kontsideratzen dut abesti honekin telebistako
hainbat programetako faseak gainditu ditudalako.
Ya no te
quiero (Dagoeneko
ez zaitut maite) nazioarteko mailan ezaguna egin zizun. Zer erran nahi du
abesti hau zuretzat?
Oroitzapen anitz
ekartzen dizkit. Nire gustuen parte da, 8 urterekin hasi nintzen konposatzen
Selenaren filmak ikusiz. Nire lehenengo abestia izateaz gain, musikaren barruan
nire pertsonalitatea erakusten du nirea den zerbait abestuz.
Abesti
diferenteak atera dituzu. Adibidez, artista oso on batzuekin duoak egin dituzu
Abraham Mateorekin bezala edo Disney-ko kantak atera dituzu. Zerbait kontatu
ahal diguzu kanta hauei buruz?
Abeslari
gustukoenetariko batekin eta nire lagun hoberenetarikoarekin duoa egitea egian
bihurtutako ametsa izan zen. Berarekin grabatutako kanta Un 5 de Agosto (Abuztuaren
5a) deitzen da. Kanta hau Txileko meatzariei eskainita dago. Disneyrekin
grabatutako kanta The Climb-en gaztelaniazko moldaera da La escala. Amak
egin zuen letraren moldaera eta Walt Disneyk gure abestia egiteko eskubide
ofizialak eman zizkion. Guretzako lorpen haundia izan zen. Nire azken elkarlana
Fran Strippoli venezuelarrarekin izan da. Fran eta bion Llegaste tú (Zu
ailegatu zinen) grabatu genuen.
2012an Nurevo
Talento Joven Festivegas (Gazteen arteko talentu berria) saria jaso zenuen.
Ze erran nahi izan zuen zuretako?
Bakarrik 12 urte
nituen, sinestezina izan zen nire buruarengan konfiantza irabazten lagundu
zidan. Ezin nuen sinetsi! Nire karreran nire burua animatu behar dudanean, sari
hau begiratzen dut. Honek erran nahi du esfortzu eta lanarekin dena posible
dela.
Jaso dituzun
aitorpen guztietatik baten bat berezia kontsideratzen duzu?
Berezienak:
familiarena, nire zaleen klubena, publikoarena eta hedabideena. Niri agurtzera,
besarkatzera edo argazki edo autografo bat eskatzera etortzen direnean ere bai.
Egunero zaleen mezuak eta niretzako desio hoberenak jasotzen ditudanean baita
ere. Beraiei esker lorpen handiak izanen ditut. Hau guztia materiala ez den
saria da, hau da, bihotzean sentitzen dena.
Elkartasunezko
aldea daukazu. Juntos por la vida-ko enbaxadorea zara eta Gurutze
Gorriaren kidea. Zer kontatu ahal diguzu honi buruz?
Niretzat aski
inportantea da nire zaleei mezu positibo bat ematea jakinarazteko Bullyng edo
osasuna bezalako arazo sozialak inporta zaizkidala.Juntos por la vida (Bizitzan
elkarrekin) Bullyng-aren aurkako prebentzioari buruz lan egiten duen
antolakundea da. Nahi dut zaleek jakitea aukerak beti daudela. Halaber, hemen
bagaude, gure onerako edozein gauza aldatzeko gai garelako da. Nire eskolako
Gurutze Gorrian larrialdiko kasutan laguntzeko entrenatua nago. Zorionez,
oraindik ez dugu laguntzeko aukerarik izan, baina gertatzekotan nire kideek eta
nik bertzeei laguntzeko badakigu nola jardun.
Eszenatokitan
hainbertze denbora egonda gero, grabatutako kanten artean zein da zure
gustukoena?
Pero Nadie nirea delako eta telenobelako dramako
istorio dibertigarria delako. Onarpen haundia izan du Venezuela, Espainia,
Mexiko, Dominikar Errepublika eta EEBBetako irratitan.
Ze abestirekin
oraindik hunkitzen zara kantatzean?
Selenako Techno
Cumbiarekin. Buruan geratzen zaizun horietakoa da eta.
Zure karrerako
abestien artean zein gomendatuko zenuke?
Pero Nadie (Baina inork) entzutea gustatuko
litzaidake. Kanta hau amak eta biok idatzi genuen. Kanta hau nire izaera
konpositore eta kantari bezala erakusten du. Oso kontent nago abesti hau,
Nashvilleko Josie Show Music Awards 2016-rako nominatuta izan delako.
Hor ikusiko gara irailean.
Konpositore
bezala abestiak konposatzeko zertan oinarritzen zara?
Nire abestiek
oraindik bizi ez ditudan esperientziak dituzte. Nire inspirazioa besteen
bizitzetatik, nire inguruan ikusten dudanetik, irakurtzen dudanetik, filmetatik
edo telebistan ikusten dudanetik etortzen da.
Musikako
generoren bat probatzea gustatuko litzaizuke?
Kar kar kar,
gustatzen zaizkidan genero bakoitzeko abesti bat gutxienez kantatu dudala uste
dut. Genero hauetako bertsioak egin ditut: mariachi, pop, baladak, country,
blues, opera, rock, R&b, cumbia, eta bachata. Agian faltatzen zait jazz-a
probatzea genero berria delako eta gauza berriak ikastea gustatzen zaidalako.
Abeslari
haundiekin partekatu duzu eszenatokia, baina ze kantari edo taldearekin
gustatuko litzaizuke abestea?
Galdera hau
aunitz gustatzen zait. Beyoncé, Ariana Grande, Nathan Sykes, edo Il Volo-rekin
duoa egitea gustatuko litzaidake. Artista guzti hauek franko gustatzen zaizkit,
beraiekin kantatzea benetan bihurtutako ametsa izanen zen.
Zeintzuk dira
zure hurrengo proiektuak?
Laster, YouTuben
Rita Orako bertsio bat aterako dut. Kanta Grateful (Eskertua) deitzen da
eta Beyond The Lights filmean agertzen da. Kanta hau grabatu nahi nuen
nirekin konektatzen duen mezu bat duelako: norbanakoak bizitzan sufritu ahal
duzu, baina norbanakoak esperientzia horietatik eskertuta egon behar da gaur
egun zaren pertsona egiten dizulako.
Denbora
badaramazu jada borrokan eta lanean, nori eskertuko zenioke zure karreran
sostengatu izana?
Pertsona anitzei
eskertasuna sentitzen dut, familiari eta zaleei (gabsterrei), baina hasieratik
sostengatu zidana ama izan zen. Bera, nire nebaren laguntzarekin nik ezinezkoa
zena pentsatzen nuen gauzetara eraman naute. Beraiek nire lagun minak dira eta
elkarrekin ekipo haundia egiten dugu. Amak nire karrera aspektu askotan
maneiatzen du. Nebak, berriz, urte aunitzetan grabatu dit nire bertsioetako
bideoak etxeko teknikaria da ba! Orain, nebak unibertsitatean dago eta faltan
botatzen diot, baina hoberena desiatzen diot.
Zurekin
borrokatzen duten pertsonei ze mezu bidaliko zenieke?
Bere lana eta
sostengua niretzat asko esan nahi duela erratea gustatuko litzaidake. Zuek nire
pasioagatik borrokatzeko arrazoia zarete.Zuek amets berriak sortzea egin
didazue eta esker mila ematen dizkizuet. Zuetako bakoitzari muxu asko bidaltzen
dizkizuet eta niregan fidatzeagatik eta nire ametsak egia bihurtzeko konfiantza izateagatik eskerrak ematen dizkizuet.
Zale anitz
dituzu baina zuretzako zer dira zure zaleak?
Egunero nire
karreran segitzeko motibatzen didatenak dira. Eurek beti aski zoriontsu egiten
naute beraien iruzkin edo mezuak irakurtzen ditudanean. Animoa asko igotzen
naute. Esperientzia zailetatik pasatu naiz eta nire lorpenak nirekin ospatzen
dute. Milesker Gabsters !! Bihotzez asko maite zaituztet. Muxu eta
besarkadak.
Zer da zale
batek egin duen gauzarik politena zugatik?
Nire zaleetako
bakoitza oso inportantea da eta egin duten guztia berezia da. Adibidez klubak
sortu dituzten zaleak, niretzat elkarrizketa lortu dituztenak edo nire
urtebetetzerako bideoak opari bezala egiten dituztenean oso politak dira.
Bertze alde batetik, aurkezpenetara joaten naizenean eta lorea, marrazkia edo
montajeak oparitzen didatenean. Beno, aurkezpenetan beraien hitzak, besarkadak
eta beraiei ezagutzea oso berezia da. Ez dizut gezurra erranen, horietako
detaile bakoitzagatik askotan poztasunagatik negar egin dut. Ez dakit zer egin
hainbertzetatik ordaintzeko. Detailea hain politak egin duen jendea nire eguna
egunero egiten didate. ASKO MAITE ZAITUZTET!
Interneten non
ezagutu ahal dizugu hobe?
Nire orrialde
ofiziala bisitatu ahal duzue www.gabrielasepulvedamusic.com. Hor nire karrerako detaile gehiago agertuko dira: bideoak, argazkiak,
oharrak, artikuluak edo nire bideotarako iturriak. Nire orrialde sozialak ere
segitu ahal duzue; Facebooken Gabriela Sepúlveda Singer, Twitterren
@gabrielasmusic eta Instagramen
@gabrielasepulvedamusic. Youtubeko kanala Gabriela Sepúlveda deitzen da.
Non dira zure
hurrengo kontzertuak?
Abuzturako
aurkezpen batzuk ditut. Horietako bat Seaside (CA)-ko bestetan izanen da,
konfirmatua dago. Bertzeak oraindik garatzen ari dira.
Kuriositateak
testa moduan:
- Janari bat: Pho (Vietnameko zopa)
- Hiri bat: Paris, Frantzia.
- Kolore bat: turkesa
- Kolonia bat: J’adore
- Liburu bat: Die for me, Amy Plumeren
- Disko bat: Selenaren Amor prohibido
- Filma bat: Harry Potter and the Order of the Phoenix
- Aktore bat (mutikoa): Leonardo Dicrapio
- Aktore bat (neska): Jennifer Lawrence
- Abesti bat: La escala
- Abeslari/Talde musikala: Il Volo
- Data bat: Thanksgiving
No hay comentarios:
Publicar un comentario